Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Esperientzia partekatua Soledad Santisteban-ekin: «Filandón en Rojo»

junio 14

Filandón, hau da, berriketan aritu eta istorioak kontatzen diren bitartean ehuntzeko ohitura, ohiko jarduera izan zen etxeetan joan den mendera arte.

Ekainaren 14an, larunbata dela, Jendaurrean Ehuntzeko Munduko Egunarekin (World Wide Knit in Public Day) bat eginez, Azkuna Zentroak eta Soledad Santisteban ehungintzako sortzaileak esperientzia kolektibo honetan parte hartzea proposatzen dute, Chiharu Shiotaren “My House is Your House” erakusketarekin lotuta. Artista japoniarraren artile gorria eta harizko patroi korapilatsuak izan dira inspirazio-iturria jarduera honetarako. Zabalik dago jende guztiarentzat, eta harreman berriak ehuntzea eta istorioak eta artisautzako ezagutza partekatzea du xede.

“Filandón en rojo” bilera honetan parte hartzeko, ehuntzeko teknikaren baten berri izan behar da, eta bakoitzak bere materiala eraman behar du, ahal dela gorria. Gomendatzen da lehenago erakusketa ikustea.

 

SOLEDAD SANTISTEBAN

Soledad Santisteban Geografia eta Historian lizentziaduna da. Unibertsitateko aditua da ehun-ondarearen kontserbazioan eta zaharberritzean, eta ehun-teknika tradizionalen sortzailea ere bai.

Bizitza osoan aritu da ehungintzaren eremuan, hala lan-arloan, nola arlo pertsonalean. Batzuetan lana oso egituratuta egon da ehundegiko ehungintzan edo ehun-errestaurazioan. Beste batzuetan, berriz, aske aritu da sortze-lanean, eta ehungintzako teknika tradizional asko garatu eta bateratu ditu. Feltroan konbinatzen ditu. Gaur egun, prestakuntza eta sorkuntza artistikoa jorratzen ditu bere tailerrean. Bertan, ehungintzako egonaldi artistikoak ere egin daitezke.

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Mediateka BBK: TK202)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España