
Ikuskizun hau omenaldi bat da bizi-bulkadei. Elkar sostengatzeko modu kolektibo bat erregutu nahi du. Eta hori elkarrekin egin dezagun. Ereserkiak ez direlako bakarka abesten. Eldarnio-formak dituen argitasun baten bidez, mozkorkeria komikoarekin, ezagutuko dugu zein den garaipenaren substantzia eta denok amesten ditugun itxaropenen porrota. Askatasun berri horrek koroatuta eta geure buruaren transzendentziarekin obsesionatuta, bulkadatik —eta ez itxaropenetik—abiatzen den ereserki hau sortuko dugu.
Virginia García eta Damián Muñoz dira La Intrusa konpainiaren sortzaile eta zuzendariak. Haien lanak, gorpuztasun zehatza eta poetika bisuala oinarri, dantza, antzerkia eta arte bisualak fusionatzen ditu. Konpainiak 30 herrialdetan baino gehiagotan aurkeztu ditu bere lanak, eta, besteak beste, Espainiako Dantza Sari Nazionala jaso zuen 2015ean, bikaintasunagatik eta lengoaia berriak integratzeagatik.
La Intrusa konpainiak, Gasteizko Udal Antzoki Sareak eta La Factoría ekoiztetxeak ekoiztutako ikuskizuna. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntzarekin.
Fitxa artistikoa:
Zubiak bitartekaritza-proiektua
Hasi aurretik (18:30etan), ikuskizuna aurkezteko tailerra
Amaieran, topaketa publikoarekin
Izen-emateak: larrualab@gmail.com
Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Udaberri-udako Programazioaren parte da.