Esti Markezen bigarren lan luzea da Atenporal. Bederatzi abestiz osatua. Bukaera eta hasierei buruzko album bat, egunsenti eta iluntzeei buruzkoa. Kantautore gazteak orain arte arakatu gabeko estiloetara egin du salto, bere esentzia galdu gabe. Kantu klasiko eta modernoak, disko atenporal bat bere osotasunean, denboraren erlatibotasunari buruz. Bukaerarik gabeko melodia ederrek hasperen goxo bat dirudite.