
Estrella Morentek “Estrella a estrellas” aukeztuko du, bere bizitzan erreferentziazko izan dituen artistak omentzen dituen ikuskizuna. Flamenkoa jazzarekin eta beste genero batzuekin uztartuz, Granadako abeslariak Rocío Jurado, Nina Simone Chavela Vargas, Rocio Durcal edo Édith Piaf interpretatuko ditu, omentzen dituen izarren antzera askeak, ausartak eta iraultzaileak diren bertsioak eskainiz.