Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Eszena Kalera 2024: «Akabo!»

septiembre 12, 2024

2024ko Eszena Kaleraren egitarauaren barne.

Nork ez du bolada txarrik izan bizitzan? Denok ezagutzen dugu paretik kentzeko zorian egon den norbait, bere ingurukoentzat traba dela pentsatzen duelako.

AKABO! komedia bizkor eta bizia da, bizitzarekin gehiago ezin izatearen eta behin betiko irtenbide drastiko bat bilatzearen ideiara hurbiltzen gaituena.

Tonu tragikomikoan, pertsonaiak hamabi metroko altuerara igotzen ikusiko ditugu, plataforma jasotzaile baten gainean, non jauziaren dilema hortxe baitago.

Fitxa artistikoa:

  • Antzezleak: Juanjo Otero, Aritza Rodriguez eta Pako Revueltas
  • Zuzendaritza: Pako Revueltas

Local

San Inazio – Levante plaza
Bilbao, Bizkaia 020 España