2024ko Eszena Kaleraren egitarauaren barne.
Bi aingeru zahar beren gurpil-aulki automatikoan, harriturik ibiltzen dira kaleetan zehar, galduta bezala dabiltza, baina egiatan ihes egin dute bizi ziren egoitzatik, zelariak haien bila dabiltza, baina haiek erabaki bat hartu dute, akabo bazter batera baztertutako traste bat izatea, amets asko dituzte oraindik betetzeko.
Gure protagonistek, aske sentitzearen kitzikaduraz pozik, erakutsiko digute nola bi emakume zaharrek beren adinerako pentsaezinak diren balentriei ekin diezaieketen.
Agure zoriontsuei omenaldia, oraindik ere ametsak dituztenak, beti mundua konkistatzeko prest, bizitza trago luzeetan edaten.
Aretoan zein kalean aurkez daiteke.