
«ETENA (Exire Inertia)» Zelako Kultur Ideiak taldearen antzerki esperimentaleko proposamen bat da, eta Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketaren barruan (BEST) sartuta dago.
Ekimen honek prozesu profesionalizatu, egituratu eta jarraitu bat eskaini nahi die bertako emakume sortzaileei, eta, aldi berean, aukera eman nahi du lurraldeko emakume sortzaileen artean lankidetza eta harreman-sareak indartzeko.
ETENA (Exire Inertia)-ren garapenak beraz, prozesu baten egituraketa izan du ardatz: tokiko emakume sortzaileentzako lan-dinamika antolatua, profesionalizazioa bultzatzeko giro egokia eta elkarlanerako espazio egonkorra sortzea. Zelakoren proposamenak, BEST jardunaldiek eta DANA sormen guneak elkarlanean ahalbideratu dute proiektuaren garapen praktikoa, Bizkaiko sortzaileen arteko prozesu partekatu eta koordinatu bati bide eginez
ETENAk gure ustezko askatasunari buruz interpelatzen gaitu, azken batean, pertsonak harrapatuta bizi baikara sisteman, sinesmenekin eta inertziaz, eta ez baitakigu benetan aske eta gure erabakien jabe garen.
Martzianoek edo beste edozein izaki mistikoek ba al dakite gizakiok inertziarengandik, sistemarengandik edo gure baitan ditugun sinesmen eta patroi desberdinengandik irentsita bizi garela, askotan digestioa egin ezinik?
Egoera kontrolatzen al dugu? Askeak gara nahi duguna egiteko? Nola egin genezake “reset”?
Karmen eta Carmen. Nola iritsi zarete horraino? Badakizue non zaudeten? Bakarrik zaudete edo norbait gehiago dago zuekin? Beste koordenadarik?
Zuzendaritza: Miren Gaztañaga Zabaleta
Soinu-ekoizpena: Garazi Navas
Eszenan: Getari Etxegarai, Maria Urcelay eta Garazi Navas
Ekoizpena: Zelako Kultur Ideiak
Jantzitegia: Hemen proiektua