Etorkisuneku 01 ekimenaren bidez ekarpena egin nahi diogu hizkuntzarekin eta hiztun komunitatearekin lotutako diskurtsoen eta narratiben berreraikuntzari, deseraikuntzari, berritzeari.
Horretarako, abian da Etorkisuneku 01 instalakuntza. Prototipoen museo bat da, erdigunean jartzen dituena artefaktu material desberdinak. Honi lotutako programa publikoak balio behar du bestelako iruditeri bat probokatzeko, diskurtsoak elikatzeko, elkarrizketa kolektibo bat sustatzeko. Proposatzen den jardunaldi honek balio digu horri guztiari markoa jartzeko. Arituko gara utopiez, zientzia fikzioaz, plausibilitateaz. Eszenatoki desberdinak bisitatuko ditugu, eta jolastuko dugu, eta aztarna utziko.
Jardunaldi hau UEUk, Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiak eta TEKS elkarteak elkarlanean antolatu dute.
Helburuak:
Euskarari eta hiztun komunitateari lotutako diskurtso zein narratibak berritzeko bideari ekarpena egitea, bestelako marko bat proposatzea.
Nori zuzenduta:
Euskararen biziberritzean ari den orori edota euskararen etorkizunari lotutako kezka duen orori, sortzaileei, etorkizuneko teoriatan interesa duen orori, gizarte eraldaketan ari den orori.