Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Etxea» (estreinaldia)

enero 18, 2026

Amahiru konpainiak horrela deskribatzen du Etxea lana:

«Berrehun metro karratuko etxe baten aurrean aurkitzen gara. Sabai altuak, haritz egurrezko zoruak eta kaobazko ateak. Hemen ezkerretara egongela nagusia, lan prekarioaren ondoan eta aurrerago beste egongela txikiago bat inoiz lortuko ez dituzun ametsez betea. Sukaldea hor parean, bidean ahaztu zenituen lagunen jangelarekin konektatua. Bi komun, amak saldu duen etxean bezala, biak bainuontzi eta nostalgiaz ornituak. Dena oso argitsua, ez zure etorkizuna bezala. Hiriko teilatu guztiak ikusten diren hiru balkoi ditu: Itsaso, Pello eta Sebas. Gure protagonistak bezala. Sukaldean amona, etxe honen jabe, zaintzaile eta presoa. Bizitzera sartzeko modukoa. Aukera paregabea«.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: Iñaki Cid
  • Aktoreak: Eneritz Sanchez, Iñigo Elosegi, Iñaki Cid
  • Zuzendaria: Jon Ander Alonso
  • Produkzioa: Javi Arbillaga

Local

Lur Kolektiboa
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España