Lan hau lan-harreman historiko baten historia da. Lurjabea eta langilea. Inbaditzailea eta exotikoa. Anbizioa eta zuhurtzia. Hiria eta herria. Industria eta paisaia. Boterea eta beharra. Pertsona eta zuhaitza. Paternalismoz betetako harreman zentzugabea. Elkar ulertzen saiatzen dira, elkarrekin lan egiten dute, historia elkarrekin sortzen dute, baina elkar zauritzen dute. Harreman historiko toxikoa. Batek eraginkortasuna nahi du, ugalkortasuna, onura… Inkonformista da. Besteak, besterik gabe, iraun, bizi. Kritikotasuna, satira eta umorea jorratzen dituen lan honek monolaborantzak uzten dituen tarte simetrikoetan sartu nahi du. Askotarikoa ez den paisaia homogeneo horren gatazka ugariak eztabaidatzeko asmoz. Landa-gaiak berriro ere erdigunean jarriz. Lantaldea bizkaitarra izanik, fenomeno horrek erabat inguratzen ditu bere bizilekuak, eta benetako kezka izan da azken urteetan ugaritu egin den baso-ereduaren eragin ekologikoa.