Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Eukalyptus»

octubre 12 - noviembre 29

Lan hau lan-harreman historiko baten historia da. Lurjabea eta langilea. Inbaditzailea eta exotikoa. Anbizioa eta zuhurtzia. Hiria eta herria. Industria eta paisaia. Boterea eta beharra. Pertsona eta zuhaitza. Paternalismoz betetako harreman zentzugabea. Elkar ulertzen saiatzen dira, elkarrekin lan egiten dute, historia elkarrekin sortzen dute, baina elkar zauritzen dute. Harreman historiko toxikoa. Batek eraginkortasuna nahi du, ugalkortasuna, onura… Inkonformista da. Besteak, besterik gabe, iraun, bizi.

Kritikotasuna, satira eta umorea jorratzen dituen lan honek monolaborantzak uzten dituen tarte simetrikoetan sartu nahi du. Askotarikoa ez den paisaia homogeneo horren gatazka ugariak eztabaidatzeko asmoz. Landa-gaiak berriro ere erdigunean jarriz. Lantaldea bizkaitarra izanik, fenomeno horrek erabat inguratzen ditu bere bizilekuak, eta benetako kezka izan da azken urteetan ugaritu egin den baso-ereduaren eragin ekologikoa.

Fitxa artistikoa:

  • Testuak: Nerea Ibarzabal, Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Beñat Urrutia
  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Matxalen de Pedro eta Jon Ander Urresti
  • Interpreteak: Jon Ander Urresti eta Beñat Urrutia
  • Soinu diseinua: Asier Renteria.
  • Musikariak: Amorante, Atton Goikoetxea, Unai Renteria eta Areta Senosiain.
  • Jantziteria: Igone Teso
  • Argiztapen diseinua: David Bernués (Acronica)
  • Teknikaria: Mikel Unamunzaga
  • Irudia: Arriguri
  • kamisetak: Aitane Goñi

 

Detalles

Comienza:
octubre 12
Finaliza:
noviembre 29
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/10/12/eukalyptus-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Leitzako Herri Aretoa – (Liburutegia)
Elgoien kalea, 9
Leitza, Navarra 149 España