
Hirugarrenez antolatuko du Tardeo Drag jaialdia Eureka Dance Studiok. Ekainaren 20ko arratsaldean, drag ikuskizuna taularatuko dute Niessen Kulturgunean.
Ateak 17:00etan zabalduko dituzte, DJaren musikak girotuta arratsaldeari hasiera emateko, eta drag ikuskizuna 18:00tatik 20:00tara izango da. Ondoren, musika jarriko dute itxi arte.
Adin guztientzako ikuskizuna, gazteleraz. Pistan zein eserlekuetan egoteko aukera egongo da.
Sarrerak 15 euroan eskuratu ahal izango dira Oliber Nestar dantza eskolan.
Eureka Dancen eskutik.