Musika Bulegoak, Europa Creativa Cultura eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi-ko bulegoek, web mintegi bat antolatu du Euskal Herriko musikaren sektorean garatu daitezkeen proiektuak finantzatzeko programak aztertzeko. Abenduaren 16an izango da, 10:30ean, Zoom plataformaren bidez, eta doakoa izango da, nahiz eta aldez aurretik izena eman behar den esteka honen bidez.
Web-mintegi hau banaka edo elkarlanean gauzatu nahi duen musika-proiektu bat duen sektoreko edozein profiletara zuzenduta dago, eta finantzaketa-ildoei eta horien ezaugarriei, laguntzak eskuratzeko baldintzei, dauden sare eta plataformei eta erreferentziazko beste proiektu batzuei buruz hitz egingo da.