Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Europa ispiluaren aurrean: munduko kaosari nola aurre egin»

diciembre 30

Antolakuntzatika dierazten dute: 

Europa gai izango al da garai berrietara egokitu eta bere etorkizuna idazteko?

Balio krisia: Geroz eta nabariago da Europan migrazio politiken gogortzea, Europako proiektuaren izaera, nortasuna aldatzen ari dela.

Stop berdea: Igande honetan argitaratutako datuek baieztatzen dute trantsizio ekologikoa —etorkizuneko motor nagusia— agindutakoa baino askoz motelago doala ez bada guztiz gelditzen.

Ziurgabetasun geopolitikoa: Europa bakarrik sentitzen da Trumpen eta Putinen arteko pintzaren aurrean, eta ahots bateratua bilatzen ari bada ere, ez du erabat aurkitzen.

Ukrainako inbasio errusiarra urrezko arrautzak jartzen dituen oiloa bihurtu da Ameriketako superpotentziarentzat. Bere historian inoiz baino armamentu gehiago saltzen ari da. Logikoa denez, armamentu enpresen akzioek gora egin dute nabarmen.

Bestalde, Estatu Batuek inoiz baino gas likidotu gehiago (fracking bidez ateratakoa) esportatzen dute Kontinente Zaharrera. Errusiaren aurkako zigorrek bere horretan jarraitzen badute, AEBen merkatu-kuota % 70era irits daiteke urte pare batean.

Guzti honek deskribatzen duena sinplea da Europaren «Autonomia Estrategikoaren» porrota iradokitzen du. Putinen xantaia energetikoa saihestu da, fracking-a erabiliz, honek europar itxurakeria azaleratzen du berriz ere, gainera guzti honen prezioa Trumpen (edo Etxe Zurian dagoenaren) merkataritza interesen menpe bizitzea izan da eta da.

«Kaos garaiak bizi ditugu. Legea eta nazioarteko itunak ahultzen ari dira. Gerra itzuli da eta gatazkak ugaritzen ari dira. Ekonomia eta nazioarteko merkataritza gerra arma bilakatu dira. Mundu aldakor honetan, Europar Batasuna zalantzan dabil. Gai izango al da garai berrietara egokitu eta bere etorkizuna idazteko, ala beste batzuek idatziko diote?»

Honen guztiaren aurrean, Arantxa González Layak galdera hau planteatzen digu eta, erantzuten saiatzeko, gurekin izango da Modelo Aretoan; berarekin batera, Juanjo Álvarez Nazioarteko Zuzenbidean doktorea izango dugu, ZarautzOn-eko ohorezko bazkidea; bera izango da Arantxa Gonzalezek proposatzen digun egoera korapilatsu honetan surfeatzen lagunduko diguna.»

Arantxa González Laya (Tolosa, 1969) euskal legelaria, nazioarteko merkataritzan aditu globala, Nafarroako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua baina Europako Batzordean garatu zuen bere ibilbidea; bertan, Merkataritza bozeramailea eta funtsezko aholkularia izan zen negoziazio multilateraletan. Ondoren, Pascal Lamyren kabinete buru aritu zen Munduko Merkataritza Erakundean (MME) eta NBEko Nazioarteko Merkataritza Zentroko (ITC) zuzendari exekutiboa izan zen. Espainiako politikara egin zuen jauzi Kanpo Arazoetako ministro gisa (2020-2021), eta pandemiaren zein Brexitaren garaiko diplomazia kudeatu zuen. Gobernutik izan zuen bat bateko irteeraren ondoren, nazioarteko elite akademikora itzuli zen: gaur egun, Pariseko Nazioarteko Gaien Eskolako (Sciences Po) dekanoa da, eta geopolitikan zein gobernantza globalean erreferentziazko ahots gisa finkatu da.

Local

Lege Zaharren enparantza. (euria bada, Modelo Aretoan)
Zarautz, Gipuzkoa 079 España