Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Europako Arkeologia Jardunaldiak Oiasso Museoan»

junio 11 - junio 13

Oiasso Museoak hitzaldi zikloa antolatu du «Neandertalak» erakusketaren jarduera gehiagarria bezala eta Euopako arkeologia jardunaldiak direla eta; erakusketa honek interes handia piztu du bere ikuspegi berritzailea eta jatorrizko pieza arkeologikoen aberastasuna dela eta.

Erakusketaren komisarioak eta punta-puntako ikerlariek publikoarekin partekatuko dituzte ikerketetan lortutako aurrerapen berrienak. Neandertalak orain dela 300.000 urte baino gehiago bizi izan ziren Europan, eta haien konplexutasunagatik, adimenagatik eta desagertze misteriotsuarengatik gaur egun liluratzen jarraitzen dute.

Hitzaldi-zikloak urruneko iragana ikuspegi eguneratu batetik ezagutzera gonbidatzen gaitu, ikerketa arkeologikoen historia zein fosiletan eta aztarnategietan aplikatutako azken teknologiei lotutako gaiak azalduko dira.

HITZALDIAK:

Ekainak 11, asteazkena, 19:00

  • «Gizarte neandertalak mendebaldeko Pirinioetan, 100 urte baino gehiagoko ikerketa arkeologikoen ondoren», Joseba Ríos Garaizarren eskutik.

Ekainak 12, osteguna, 19:30

  • “Neandertalen gainbeheraren arrazoiak: Iberiar penintsulan izan duen gainbehera», Ana Belén Marín-Arroyoren eskutik.

Ekainak 13, ostirala, 19:00

  • «Neandertalak: teknika berriak eta aurkikuntza berriak», Asier Gómez Olivenciaren eskutik.

Sarrera librea lekua bete arte

Local

Oiasso Erromatar Museoa
Eskoleta, 1
Irun, Gipuzkoa 045 España