Euskadiko Filmategiak Alfred Hitchcocken Encadenados (Notorious, 1946) pelikularekin irekiko du urrian Klasikoak zikloa Gasteizen, Bilbon, Donostian, Iruñean eta Donibane Lohizunen. Horrela, guztira, Klasikoak sailean 42 film eskainiko dira irailetik abendura bitartean, klasiko nola zahar hala modernoen 124 emanalditan banatuta (film ospetsuak ez ezik, aurkikuntzak ere biltzen dira). Klasikoak, honenbestez, denboran eta espazioan hedatutako zinema klasikoko jaialdia da. Programa horrek, José Luis Rebordinosen hitzetan, “ez dio nostalgiari heltzen, oroitu eta memoria egin beharrari baizik”. Horren ildotik, hau azpimarratu du: “Kultur erakunde garen aldetik, zinema-jaialdiok eta filmategiok betebeharra dugu orainera ekartzeko iraganeko zinema, nola ikus-entzuleek ezagutzen dituzten klasikoak hala oraindik deskubritzeke dauden harribitxiak. Obra horiek berreskuratzeak berrinterpretazio berriak pizteko balio du, orainaldiarekin ez ezik, pelikula horiek etorkizunarekin ere lotzeko, zergatik ez”.
Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak Klasikoak programazioarekin jarraituko dute urria eta abendua bitartean. Zikloa udazkenean izango da edizio honetatik aurrera (lehen udaberrian egiten zen), eta Notorious (Alfred Hitchcock, 1946) proiektatuko da. Protagonistak –Ingrid Bergman eta Cary Grant– dira edizio horretako kartelaren irudi. Joxean Fernández Euskadiko Filmategiko zuzendariaren hitzetan, «bi antzezleek modu ikonikoan irudikatzen dute zineman klasikotzat jotzen dugunaren irudia bera; gainera, Hitchcocken maisulanetako bat da Notorious, eta derrigorrezko erreferentzia espioitza eta suspensezko zinema erromantikoaren generoan, zikloa hasteko modu ezin hobean gainera». Donostia eta Bilboko paseak Luis Alegre idazle, kazetari eta unibertsitate irakasleak aurkeztuko ditu.
Era berean, Fernándezek ekimen partekatu honen garrantzia azpimarratu du: «Donostia Zinemaldiarekin batera egindako lanak eta beste zinemateka batzuekiko elkarlanak gure sarea indartzen du nola Euskal Herrian hala nazioartean, zinemarik onena aurkitu edo berrikusteko aukera ematen du, eta kultura zinematografikoa transmititzeko gure ataza ukaezinarekin jarraitzeko aukera ematen du».
Egitarau osoa, hamalau pelikula eta saio bikoitz berezi bat izango dituena, irailaren amaieran iragarriko da. Emanaldiak Gasteizen, Donostian, Bilbon, Iruñean eta Donibane Lohizunen izango dira. Lehenengo emanaldia urriaren 1ean izango da, Gasteizko Artium Museoan.
Horrela, hamabi lan bilduko ditu Donostia Zinemaldiaren 73. edizioko Klasikoak, hala nola Christian-Jaque, Jorge Fons, Jomi García Ascot, Antonio Giménez-Rico, Stanley Kubrick, Yoshimitsu Morita eta Manoel de Oliveiraren lanak. Obra horiez gain, Furtivos (José Luis Borau, 1975) ere emango da inaugurazio-film gisa (Urrezko Maskorra irabazi zuen eta mende-erdia beteko du pelikulak aurten), baita 80ko hamarkadan José Julián Bakedanok (Oraingoz izen gabe, 1986), Xabier Elorriagak (Zergatik panpox, 1985), Anjel Lertxundik (Hamaseigarrenean aidanez, 1985) eta Alfonso Ungríak (Ehun metro, 1985) zuzendutako euskarazko film ertainak ere. Euskadiko Filmategiak eta EITBk zaharberritu dituzte lau pelikulak.
Louis Jouvetek antzeztutako gizon baten mendekua da Christian-Jaqueren (1904-1994) Un revenant (1946) filmaren abiapuntua. Zuzendari frantziarrak –Cannesen zuzendari onenaren saria eta Berlinen Zilarrezko Hartza irabazi zituenak Fanfan la Tulipe (1952) filmarekin– Singoallarekin (1953) ere parte hartu zuen Donostia Zinemaldiaren lehen edizioan, eta hiru urte geroago Donostiara itzuli zen Si tous les gars du monde… (1956) pelikularekin (izan ere, atzerriko film baten gidoi onenaren saria jaso zuen).
Salma Hayek, Bruno Bichir, Ernesto Gómez Cruz eta María Rojo dira El callejón de los milagros (1994) filmaren –Klasikoak sailari amaiera emango dionak– antzeztaldeko aktorerik nabarmengarrienak. Naguib Mahfuzen eleberriaren egokitzapen ezaguna da, Jorge Fonsek (1939-2022) zuzendua, aipamen berezia jaso zuena Berlinalen. Mexikoko zuzendari ospetsuak Epaimahaiaren Sari Berezia beretu zuen Donostian Rojo amanecer (1990) filmarekin, Zinemaldiko Sail Ofizialean Los cachorros (1975) pelikularekin parte hartu eta urte batzuk geroago.
Klasikoak sailak En el balcón vacío (1962) lana ere eskainiko du, Jose Miguel (Jomi) García Ascotek (1927-1986) zuzendutako erbesteratze espainiarraren obra garrantzitsua. Mexikotik Gerra Zibileko haur errefuxiatu gisako bere iraganari aurre egin beharko dion emakume bati buruzko filma Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE) zaharberritu du, Nafarroako Gobernuaren laguntzari eta Mexikoko UNAM filmategiaren lankidetzari esker.
Antonio Giménez-Rico (1938-2021) da Vestida de azul (1983) ez-fikzioaren egoilea; obra aitzindari horrek emakume transei ikusgarritasuna emateko balio izan zuen Espainiako trantsizioaren urteetan. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean eman zion hasiera pelikulak bere ibilbideari, eta duela bi urte, estreinaldiaren 40. urteurrena ospatu zuen memoria eta aktibismo transari buruzko elkarrizketa batekin.
Barry Lyndon (1975) filmak –Stanley Kubricken (1928-1999) obra ospetsuenetako batek– anbizio handiko eta eskrupulurik gabeko gazte irlandar baten (Ryan O´Neal) gorabeherak kontatzen dizkigu. Zinemagile britainiarraren hamargarren lanak zuzendari onenaren BAFTA lortu zuen, lau Oscar sariz gainera zuzendaritza artistiko, argazki, soinu-banda eta jantzien diseinu onenen kategorietan.
Kazoku gemu / The Family Game, Yoshimitsu Morita zinemagile japoniarrarena (1950-2011), komedia ziniko eta surrealista bat da, itxuraz normala den familia baten baitan ezkutatutako arazoei maisutasunez eta umorez heltzen diena. Filmak epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen Locarnoko zinema-jaialdian.
Finalmente, la sección también mostrará el debut del que fue patriarca del cine portugués, Manoel de Oliveira (1908-2015), que dirigió películas a lo largo de casi 80 años. Su primer largometraje, Aniki Bóbó (1942), es un retrato de la infancia a orillas del Duero, entre hogares, escuelas y callejuelas del Oporto de los años 40.
Azkenik, Manoel de Oliveiraren (1908-2015) –Portugalgo zinemaren patriarka izan zenaren– lehen lana ere erakutsiko du Klasikoak sailak. Filmak zuzentzen ia 80 urte eman zituen zinemagilaren lehen film luzea, Aniki Bóbó (1942), Duero ibaiaren ertzeko haurtzaroaren erretratua da, 40ko hamarkadako Portoko etxe, eskola eta kalexken artean.
Duela gutxi iragarri zen bezala, 1935tik 1999ra bitartean estreinatutako 16 film luzez osatuta egongo da Lillian Hellman gidoigile estatubatuarrari eskainitako atzerabegirakoa. Zinemaldiak eta Euskadiko Filmategiak antolatuta, Espainiako Filmategiarekin batera, zikloak Hellmanen lana errepasatuko du. Hollywood klasikoaren funtsezko figura izan zen Hellman, eta zinemagile ugarirekin egin zuen lan: William Wyler, Arthur Penn, William Dieterle, George Roy Hill, etab.