Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Euskadiko Orkestra: «Berlioz / Ravel» (Bilbo)

octubre 4

2025ean, Maurice Ravel jaio zeneko 150. urteurrena ospatuko dugu. Ravel Euskadiko Orkestraren ibilbidean funtsezko egilea izan da eta haren musikak leku garrantzitsua beteko du Denboraldi berri honetan. Gainera, Denboraldia bere sorkuntza-lan handinahienetako batekin irekiko da: Daphnis et Chloé ballet sinfoniko-koralarekin. 1912an estreinatu zuten Errusiako Ballet ospetsuek, eta partitura honekin «nire ametsetako Grezia leialki birsortzea» lortu nahi izan zuen Ravelek. Obra eszeniko gisa arrakasta handirik lortu ez bazuen ere, laster jaso zuen orkestra baten erabilera birtuosoarekin lotutako aitortza.

Stefan Blunier zuzendari suitzarrak, Portoko Casa da Músicako maisu titularra eta erromantizismo osteko errepertorioan aditua denak, soinudun lan fresko liluragarri honi helduko dio Landarbaso Abesbatzarekin batera. Kontrapuntu gisa, Miren Urbieta-Vega sopranoa solista izango da Herminie lanean. Hector Berliozek gaztaroan idatzi zuen eta Sinfonia fantastikoaren melodia ospetsuetako batzuk aurreratzen dituen eszena lirikoa da.

  • Stefan Blunier, Zuzendaria
  • Miren Urbieta-Vega
  • Landarbaso abesbatza
  • Euskadiko Orkestra

Egitaraua

H. Berlioz
Herminie [21′]

M. Ravel
Daphnis et Chloé [50′]*

*Gasteizen abesbatza gabeko bertsioa

EGITARAUA: 

 

Local

Euskalduna Jauregia – (0C Aretoa)
Abandoibarra Etorbidea, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España