1989an Carmelo Bernaolak Juan de Antxietaren doinu zaharrak tapiz garaikide batean fintasunez ehunduz sortutako Abestiak lana berreskuratu ondoren, gaueko lanbro poetikoetan murgilduko gara. Lehenik, La nuit lanarekin, Saint-Saënsek 1900. urte inguruan koru femenino eta sopranorako sortutako konposizio gogoangarria, oso gutxitan interpretatutako musika frantsesaren harribitxia. Gero, Felix Mendelssohnek William Shakespeareren Uda gau bateko ametsari soinu bizia emateko asmatu zuen musika intzidentalarekin. Obertura ospetsu hau gaztetan sortu zuen, eta, hamasei urte geroago, konpositore alemaniarrak komedia honetarako partitura osatu zuen, non ametsak eta errealitatea maitasunaren gorespenean elkartzen diren, eta Eztei Martxa bezalako doinu unibertsalak gordetzen dituen. François Lopez-Ferrer, Gustavo Dudamelen ikaslea eta 2024ko Solti Sariaren irabazlea, soilik euskal ahotsez osatutako taldearen buru izango da: Elena Sancho Pereg eta Marife Nogales abeslariak eta Vocalia Taldea abesbatza.
EGITARAUA:
C. Bernaola
Abestiak [14′]
C. Saint-Saëns
La nuit [10′]
F. Mendelssohn
Uda gau bateko ametsa [61′]
DATAK: