PROGRAMA: BRUCH / BRUCKNER
M. Bruch
Biolinerako 1. kontzertua
A. Bruckner
5. Sinfonia
Robert Treviño, zuzendaria
Pinchas Zukerman, biolina
Robert Treviñok batuta hartuko du berriz hitzordu honetan, eta Euskadiko Orkestraren lagun handi batekin jardungo du: Pinchas Zukerman biolinista. Zukermanek Erromantizismoan biolinerako egindako kontzerturik famatuenetako bat joko du: Max Bruchen 1. Kontzertua. Kontzertuaren bigarren zatian, Treviñok egile kutunetako bat ipiniko du atrilean: Anton Bruckner. 5. Sinfonia aparta bizitzako garai zail batean konposatu zuen, arazo ekonomikoak eta osasun-arazoak zituen eta. Hala ere, nahiz eta oso dudatsua izan, Brucknerrek defendatu zuen «kontrapuntuaren maisulan bat» egin zuela sinfonia horrekin.