Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Euskadiko Orkestra (denboraldi sinfonikoa): «Arriaga / Strauss»

enero 16, 2026

Euskadiko Orkestrak, Jaime Martín zuzendari lanetan jarrita, Juan Crisostomo de Arriaga hil zeneko bigarren mendeurrena ospatuko du haren lanik betierekoenarekin: Esklabo zoriontsuak operako Obertura —konpositore bizkaitarrak hamalau urte eskas zituela idatzi zuen—. Gazteen talentuaren erakustaldi zoragarri horren ondoren, Richard Straussen azken urteetako heldutasunera jauzi egingo dugu. Arrakastaz betetako ibilbide luzearen ostean, 84 urterekin idatzitako bere Azken lau Lieder lanak udazkeneko edertasun barea ekarriko du berekin. Le Monderen arabera, “operaren munduko ahotsik hunkigarrienetako batek”, Rachel Willis-Sørensen soprano estatubatuarrak eskainiko ditu. Programaren bigarren erdialdean, orkestrak sinfonismo unibertsalaren gailurretako bat igoko du: Johannes Brahmsen 4. Sinfonia. Bere konpasetan —Bachen eta Beethovenen legatuari buruzko gogoeta sakonaren emaitza— maisu alemaniarrak sortu zituen musika-prozesu landu eta konplexuenetako batzuk suma daitezke.

  • Jaime Martín, Zuzendaria
  • Rachel Willis-Sørensen
  • Euskadiko Orkestra

EGITARAUA:

J.C. Arriaga
Los esclavos felices. Obertura [8′]

R. Strauss
4 últimos Lieder [24′]

J. Brahms
4. Sinfonia [39′]

 

DATAK: 

  • Urtarrilaren 12an, 19:30ean, Donostian (Kursaal)
  • Urtarrilaren 13an, 19:30ean, Vitoria-Gasteizen (Jesus Guridi)
  • Urtarrilaren 14an, 19:30ean, Iruñean (Baluarte)
  • Urtarrilaren 15ean, 19:30ean, Donostian (Kursaal)
  • Urtarrilaren 16an, 19:30ean, Bilbon (Euskalduna)

 

Local

Euskalduna Jauregia – (0C Aretoa)
Abandoibarra Etorbidea, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España