Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Euskadiko Orkestra (denboraldi sinfonikoa): «Schumann / Respighi»

marzo 13, 2026 - marzo 18, 2026

Lehen edizioak izandako arrakastaren ondoren, Abestu Euskadiko Orkestrarekin bueltan izango da eta orkestrarekin batera abesteko prest dauden zaletuen ehun ahots gogotsu baino gehiago bilduko ditu beste behin. Sarrera herrikoi honen ondoren, Erromantizismoko biolontxelorako kontzertu handietako baten txanda iritsiko da, Schumannek 1850ean Dusseldorfen ezarri eta gutxira idatzi zuena. Hilabete zoriontsu haietan —hain bakanak bere biografia dohakabean—, sormen-eztanda bat bizi izan zuen Schumannek, eta hortik sortu zen kontzertu bizi eta katramilatsu hau. Johannes Moser biolontxelojole alemaniarrak emango dio bizia, azken urteetako emanaldi txalotuen ondoren berriro ere bueltan izango baita gure Denboraldian. Bigarren zatian, Alemaniatik Italiara bidaiatuko dugu Ottorino Respighik Erromako hiriari eskainitako bi poema sinfonikoren bidez. Poemak paisaia-inpresionismo hutsetik askoz harago doaz. Riccardo Frizzak, konpositorearen herrikide eta Euskadiko Orkestraren aspaldiko lagunak, zuzenduko ditu idazkera sinfoniko trebearen orrialde iradokitzaile hauek.

  • Riccardo Frizza, Zuzendaria
  • Johannes Moser
  • Euskadiko Orkestra

EGITARAUA:

Abestu Euskadiko Orkestrarekin (Gasteizen izan ezik)

R. Schumann
Biolontxelorako Kontzertua [25′]

O. Respighi
Fontane di Roma [15′]
Pini di Roma [23′]

 

DATAK: 

Local

Gasteiz, Iruña, Donostia eta
Bilbao, Bizkaia 020 España