Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Euskadiko Orkestra (denboraldi sinfonikoa): «Tchaikovsky / Mussorgsky»

enero 26, 2026 - enero 29, 2026

Errusiari eskainitako programa hau bere Erromantizismoaren lan ospetsuenetako birekin hasiko da: Glinkaren —Errusiako nazionalismo musikalaren patriarka— Ruslan eta Liudmila laneko Obertura, eta Txaikovskiren Biolinerako Kontzertua, Bomsori —entzute handiko lehiaketen irabazlea: Sibelius, Queen Elizabeth edo Txaikovski sariak, adibidez— biolinjole korearraren eskutik. Sormen-zurrunbiloa batean idatzia, bere eskaintzaileak, Leopold Auer birtuoso handiak, errefusatu egin zuen Txaikovskiren kontzertua, «joezina» iruditu baitzitzaion; dena den, laster ohorezko postu bat beteko zuen biolinerako kontzertu handien artean. Felix Ibarrondo euskal konpositorearen orkestra-sorkuntzarik berriena den Guernica estreinatu ondoren, beste klasiko errusiar handi batean murgilduko gara: Musorgskiren Erakusketa bateko koadroak izenekoan, Maurice Ravelek egin zuen orkestrazio bikainean. Ana Maria Patiño zuzendari kolonbiar gaztea estreinakoz aurkeztuko da Euskadiko Orkestraren zuzendari gisa programa zorrotz eta gogoangarri honekin.

  • Ana María Patiño, Zuzendaria
  • Bomsori
  • Euskadiko Orkestra

 

EGITARAUA:

M. Glinka
Ruslan eta Liudmila. Obertura [5′]

P. I. Tchaikovsky
Biolinerako Kontzertua [33′]

F. Ibarrondo
Guernica (estreinaldiko obra) [7′]

M. Mussorgsky / M. Ravel
Erakusketa bateko margolanak [30′]

 

DATAK: 

Local

Bilbo, Donostia, Gasteiz, Hondarribia eta
Azkoitia, Gipuzkoa 017 España