Errusiari eskainitako programa hau bere Erromantizismoaren lan ospetsuenetako birekin hasiko da: Glinkaren —Errusiako nazionalismo musikalaren patriarka— Ruslan eta Liudmila laneko Obertura, eta Txaikovskiren Biolinerako Kontzertua, Bomsori —entzute handiko lehiaketen irabazlea: Sibelius, Queen Elizabeth edo Txaikovski sariak, adibidez— biolinjole korearraren eskutik. Sormen-zurrunbiloa batean idatzia, bere eskaintzaileak, Leopold Auer birtuoso handiak, errefusatu egin zuen Txaikovskiren kontzertua, «joezina» iruditu baitzitzaion; dena den, laster ohorezko postu bat beteko zuen biolinerako kontzertu handien artean. Felix Ibarrondo euskal konpositorearen orkestra-sorkuntzarik berriena den Guernica estreinatu ondoren, beste klasiko errusiar handi batean murgilduko gara: Musorgskiren Erakusketa bateko koadroak izenekoan, Maurice Ravelek egin zuen orkestrazio bikainean. Ana Maria Patiño zuzendari kolonbiar gaztea estreinakoz aurkeztuko da Euskadiko Orkestraren zuzendari gisa programa zorrotz eta gogoangarri honekin.
EGITARAUA:
M. Glinka
Ruslan eta Liudmila. Obertura [5′]
P. I. Tchaikovsky
Biolinerako Kontzertua [33′]
F. Ibarrondo
Guernica (estreinaldiko obra) [7′]
M. Mussorgsky / M. Ravel
Erakusketa bateko margolanak [30′]
DATAK: