Gure orkestrak EIOrekin (Euskadiko Ikasleen Orkestra) bat egingo du Etorkizuna orain izeneko kontzertua eskaintzeko. Kontzertu berezi honetan profesionalek eta ikasleek eszenatokia partekatuko dute lehen aldiz, elkarrekin musika eginez.
EIO Euskadiko Musika Kontserbatorio eta Eskoletako ikaslez osatua dago, beraien adina 15 eta 19 urte artekoa izanik. Aste Santuan zehar egindako prestakuntza-saioen ostean, Euskadiko Orkestrako musikariekin partekatuko dute atrila Gasteiz, Bilbo eta Donostiako hiru kontzertutan.
J. Sibelius
Finlandia [9′]
E. Elgar
Variaciones Enigma. Variación IX, Nimrod [4′]
A. Borodin
El Príncipe Igor. Danzas polovsianas [14′]
A. Márquez
Danzón nº 2 [9′]
P.I. Txaikovski
1812, Ouverture solennelle [16‘]