Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Euskadiko Orkestra: «MAHLER» (Donostia)

junio 5

Euskadiko Orkestrak 24/25 Denboraldia inauguratu bezala itxiko du: Mahlerren sinfonia handi batekin, kasu honetan Zazpigarrena. Denboraldia ezinhobeto laburbiltzen duen obra da, gauarekin lotura estua baitu, eta azken hilabeteetako hainbat kontzertuk izan baitute erlazioa gai gautarrekin.

Kontzertuak datozen egunetan izango dira ohiko lau hiriburuetan: ostiralean, maiatzak 30, Donostiako Kursaal Auditoriumean; astelehenean, ekainak 2, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; asteartean, ekainak 3, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; asteazkenean, ekainak 4, Bilboko Euskalduna Jauregian; eta ostegunean, ekainak 5, berriz ere Kursaal Auditoriumean. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

Mahlerrek 1905ean bukatu zuen 7. Sinfonia, beste sinfonia batzuen narratiba pertsonaletik urruntzen den garaipenezko lan bat: gauetik egunera bitarteko bidaia metafisiko bat proposatzen du, eta handik datorkio ezizena, «Gauaren abestia». Naturari buruzko sinfonia bat ere bada, Mahlerrek bi uda eman zituen-eta konposatzen Karintian, Worthersee aintziran, eta paisaia hori islatzen da. Hainbat urte geroago, konpositore bohemioak hau gogoratu zuen: «Arraunak uretan murgildu orduko, sarrerako gaia (edo, hobeto esanda, erritmoa, atmosfera) etorri zitzaidan».

Bosgarren eta Seigarren sinfoniekin gertatzen den moduan, Zazpigarrena erabat lan instrumentala da, korurik, solista bokalik eta gidoi programatikorik gabea. Mahlerren lanen artean, konplexuenetako bat da, eta denbora luzez gutxien ulertu denetako bat. Hala ere, bere originaltasunagatik, aberastasun tinbrikoagatik eta izaera enigmatikoagatik errekonozimendua lortu du urteekin.

Alexandre Bloch zuzendari frantziarra, 2016 eta 2024 artean Lilleko Orkestra Nazionaleko titularra izandakoa, urtarrilean Euskadiko Orkestrarekin debuta egin zuenetik bigarren aldiz itzuliko da Denboraldira.

Musikeneko kideak Euskadiko Orkestraren lerroetan izango dira

Euskadiko Orkestrak, berriz ere, musika-ibilbidearen prestakuntza-etapa desberdinetan dauden gazteak hartu ditu Denboraldi honetan. Denboraldiko lehen programa sinfonikoan egin zuen, non Euskal Herriko Gazte Orkestrako (EGO) dozena bat kide gonbidatu zituen Mahlerren Bederatzigarren Sinfonia interpretatzera. Duela gutxi, apirilean, EIOk (Euskadiko Ikasleen Orkestra) eta Euskadiko Orkestrak elkarrekin orkestra bat osatu zuten Bilbon, Gasteizen eta Donostian kontzertu batzuk emateko.

Orain Musikeneren txanda izango da. Euskadiko Orkestrak Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko 17 ikasle gonbidatu ditu sekzio guztietako lerroetan sartzera Mahlerren Zazpigarrena interpretatzeko. Ekimen hau orkestrak eta Musikenek partekatzen duten eta lankidetza-modu ugari dituen Jorda Gela hitzarmenaren barruan kokatzen da.

Sarrerak salgai

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.

Local

Kursaal – (Terraza)
Zurriola Pasealekua, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España