Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Euskadiko Orkestra (Musika Gela): «MUSIKA TANTAK»

octubre 25

Euskadiko Orkestraren Musika Gela hezkuntza-zikloaren Denboraldi berria urriaren 25ean, larunbata, hasiko da, lehen Musika Familian kontzertu batekin. Orkestraren Miramongo egoitzak 12:00etan hartuko duen kontzertuaren izena Musika tantak da. Ikuskizun hau inklusiboa eta interaktiboa da, eta bertan musika, euskal mitologia eta ikusleen partaidetza uztartzen dira. Mari, Mairu eta Galtzagorri bezalako kondairetako pertsonaien eta gaitasun ezberdinak dituzten artisten presentziaren bitartez, unibertso magiko bat sortu dugu, non talentu bakoitzak bere lekua aurkitzen duen aniztasunak guztiok aberasten gaituela erakusteko.

Saio lasaia

Ekoizpen hau joan den udaberrian estreinatu zen Kursaalen, eta orain Miramonera ekarriko da, familiei irekitako saio lasai formatuan. Saio lasaiek elkarbizitza inklusiborako ateak irekitzen dituzte, non familia guztiek besaulki-patioa partekatzen duten, desgaitasunen bat duten kideak dituzten familiak zein halako kiderik ez dutenak. Elkarteek astegunetan antolatzen dituzten jardueretatik kanpo desgaitasunen bat duten pertsonek gehien nahi dutenarekin banaka parte har dezaten sustatzeko modu bat da, gainerako pertsonek beren portaera epaitzeko beldurrik gabe.

Beren beharretara hobeto egokitzeko asmoz, saio lasaiek ohiko kontzertu bateko errutinak baino toleranteagoak diren baldintzak betetzen dituzte, ohiko protokoloa hain zorrotz jarraitu gabe. Kontzertu-aretoko ateak irekita egongo dira saio osoan zehar, gure publikoa ekitaldi osoan zehar sartu eta irten ahal izateko, nahieran. Aretoa beti argiztatuta egongo da, ilunpean gera ez dadin, eta arreta berezia jarriko da argi distiratsurik, zarata gogorrik eta ezusteko elementu sentsorialik egon ez dadin. Ikus-entzule guztiek jarrera lasaia izango dute ikuskizunean zehar edozein zarata edo mugimenduren aurrean.

Aretotik irten behar izanez gero, sarrerako hall-a espazio alternatibo bat izango da, gure publikoak atseden hartu ahal izateko eta, prest dagoenean, berriz ere ekitaldiarekin bat egin ahal izateko. Eta artistak eta langileak sentsibilizatuta egongo dira inklusio-praktika onenekin.

Sarrerak salgai

Kontzertu hauetarako sarrerak salgai daude 5 euroko prezioan 12 urtetik beherakoentzat, eta 8 eurotan publiko orokorrarentzat, euskadikoorkestra.eus webgunean edo Kursaaleko leihatilan. Kontzertuaren egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira Miramongo Egoitzako leihatilan, beti ere leku libreak geratzen badira.

El Diario Vascok babesten du kontzertu hau.

Eskola Kontzertuak

Musika Familian kontzertuaz gain, produkzio hau Eskola Kontzertu formatuan ere eskainiko da, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta, urriaren 23, 24, 27, 28, 29 eta 30an Miramonen, saio bikoitzean (9:45 eta 11:15). 2.800 ikasle pasako dira egun horietan Euskadiko Orkestraren egoitzatik. Eskola Kontzertuen babesle dira Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala (Hezkuntza).

Sentsibilizazio-tailerra

Kontzertuaren aurretik, 10:45ean, Sentsibilizazio-tailerra egingo da, osagarria, aukerakoa eta doakoa (sarrera eskuratu duenarentzat), prestatzeko, elkarreragiteko eta esperimentatzeko. Izen-ematea: musikagela@euskadikoorkestra.eus

EGITARAUA

Y. Romero
Canción Galtzagorri eta Mairu / Mendiko musikariak / Mari naiz

E. Grieg
Peer Gynt. La mañana

S. Ezquiaga / Y. Romero
Musika munduan

C. Saint-Saëns
Carnaval de los animales. Fósiles

W.A. Mozart
Serenata nº13

C. Saint-Saëns
Carnaval de los animales. El cisne

Herrikoia & I. Cepas
Tarantella Napoletana. Pizza project

C. Saint-Saëns
Carnaval de los animales. El elefante

Y. Romero 
Handpan magikoak

V. Horton
Xalala riki riki

S. Ezquiaga / Y. Romero
Diversidad relativa

Y. Romero 
Kolore-tanten dantza / Ni naiz eta zu zara

 

Ikuskizun hau inklusiboa eta interaktiboa da, batez ere familientzat diseinatua, eta bertan musika, euskal mitologia eta ikusleen partaidetza uztartzen dira. Mari, Mairu eta Galtzagorri bezalako kondairetako pertsonaien eta gaitasun ezberdinak dituzten artisten presentziaren bitartez, unibertso magiko bat sortu dugu, non talentu bakoitzak bere lekua aurkitzen duen aniztasunak guztiok aberasten gaituela erakusteko.

Familiei irekitako saio lasai formatuan eskainiko da kontzertu hau. Saio lasaiek elkarbizitza inklusiborako ateak irekitzen dituzte, non familia guztiek besaulki-patioa partekatzen duten, desgaitasunen bat duten kideak dituzten familiak zein halako kiderik ez dutenak. Elkarteek astegunetan antolatzen dituzten jardueretatik kanpo desgaitasunen bat duten pertsonek gehien nahi dutenarekin banaka parte har dezaten sustatzeko modu bat da, gainerako pertsonek beren portaera epaitzeko beldurrik gabe.

Beren beharretara hobeto egokitzeko asmoz, saio lasaiek ohiko kontzertu bateko errutinak baino toleranteagoak diren baldintzak betetzen dituzte, ohiko protokoloa hain zorrotz jarraitu gabe. Kontzertu-aretoko ateak irekita egongo dira saio osoan zehar, gure publikoa ekitaldi osoan zehar sartu eta irten ahal izateko, nahieran. Aretoa beti argiztatuta egongo da, ilunpean gera ez dadin, eta arreta berezia jarriko da argi distiratsurik, zarata gogorrik eta ezusteko elementu sentsorialik egon ez dadin. Ikus-entzule guztiek jarrera lasaia izango dute ikuskizunean zehar edozein zarata edo mugimenduren aurrean.

Aretotik irten behar izanez gero, sarrerako hall-a espazio alternatibo bat izango da, gure publikoak atseden hartu ahal izateko eta, prest dagoenean, berriz ere ekitaldiarekin bat egin ahal izateko. Eta artistak eta langileak sentsibilizatuta egongo dira inklusio-praktika onenekin.

Kontzertuaren aurretik, 10:45ean, Sentsibilizazio-tailer bat egingo da, osagarria, aukerakoa eta doakoa (sarrera eskuratu duenarentzat), prestatzeko, elkarreragiteko eta esperimentatzeko. Izen-ematea: musikagela@euskadikoorkestra.eus

 

Artistak

 

Marie Gaillard, biolina
Gabriel Mesado, biolontxeloa
Paloma Torrado, kontrabaxua
Sara Zufiaurre, klarinetea
Xabier Peña, perkusioa
Nacho Soto, pianoa
Simón Ezquiaga, Iñaki Cepas, kantua
Alberto Pérez, Ibai Murillo, aktoreak eta abeslariak
Mikel Hernández, Beñat Mendizábal, Ibai Mendizábal, Xabier Solano, dantza
Jon Ander López, bateria
Álvaro Polo, handpan
Eli Arabaolaza, sentsibilizazio-tailerra
Yamel Romero, gidoia eta konposizioa
Mikel Cañada, ideia eta zuzendaritza

Local

Tabakalera eta Kursaal
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España