Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Euskadiko Orkestra: «Strauss / Mendelssohn» (Donostia)

mayo 7, 2026 - mayo 8, 2026

Donostiako Orfeoiak eta ospe handiko lau bakarlarik Euskadiko Orkestrarekin bat egingo dute Ich habe genug lana interpretatzeko, Johann Sebastian Bachen kantata sakratu hunkigarrienetako bat, Leipzigen Thomaskantor bezala izandako garai emankorrean idatzia. Ondoren, Walpurgisen lehen gaua oratorioa, Felix Mendelssohnek germaniar lurretan sakon errotutako jai pagano zahar honi omenaldia egiteko erabili zuena. Mendelssohnen lanak, baso oparoan kokatua, heriotzaren fenomenoa eta naturaren misterioak ikuspegi panteistatik eta kristau ortodoxiaren aurkakotik jorratzen dituen bitartean, Richard Straussen Heriotza eta itxuraldaketa poema sinfonikoak, aurretik entzungo denak, gizakiaren azken iragateari buruzko ikuspegi lasai eta filosofikoa eskaintzen du. Alexander Liebreich, Valentziako Orkestrako zuzendaria eta errepertorio sinfoniko-koraleko espezialista ospetsua, izango da alemaniar musikaren garai ezberdinetako ospakizun honetako zeremonia-maisua.

  • Alexander Liebreich, Zuzendaria

EGITARAUA:

J. S. Bach
Ich habe genug [21′]

R. Strauss
Tod und Verklärung [23′]

F. Mendelssohn
Die erste Walpurgisnacht [34′]

 

DATAK: 

  • Maiatzaren 4an, 19:30ean, Gasteizen (Jesus Guridi)
  • Maiatzaren 5ean, 19:30ean, Iruñean (Baluarte)
  • Maiatzaren 6an, 19:30ean, Bilbon (Euskalduna)
  • Maiatzaren 7an, 19:30ean, Donostian (Kursaal)
  • Maiatzaren 8an, 19:30ean, Donostian (Kursaal)

Local

Gronx kafetegia (Kursaal aurrean)
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España