EHAZEk jardunaldi bat antolatu du Oiartzunen, ikuspegi feminista euskal antzerkian txertatzeari buruz hausnartzeko. «Euskal Antzerkigintza Feminista Baterantz» izeneko topaketa azaroaren 29an izango da, Oiartzungo Landetxe Aretoan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuarekin, Oiartzungo Udalarekin eta herriko Asanblada Feministarekin lankidetzan.
Jardunaldiaren egitaraua:
11:30 – Harrera.
12:00 – Ongietorri ekitaldia eta gaiaren aurkezpena.
12:30 – Etenaldia.
13:00 – Lan-saioak (gaikako taldeak aukeratu ahal izango dira).
14:30 – Bazkaria.
Bazkalostean – Goizeko lanak partekatzea.
18:00 – Mahai ingurua: «Euskal antzerkigintza feminista baterantz: zertarako eta nola?».
20:00 – Itxiera Orgasmo taldearen eskutik eta amaierako ospakizuna.
Topaketa hau hausnarketarako eta ekintzarako gune bat da, euskal antzerkigintzan praktika feministak txertatzen jarraitzeko, antzerkiaren esparrua bidezkoagoa eta eraldatzaileagoa izan dadin.