Saio hau ez da ohiko lantegi bat, erronka bat baizik: Zer egin dezakezu zuk euskal artilearekin? Euskal Herriko artilearen munduan murgilduko gara eta eskuz lantzeko behar diren prozesuak ezagutuko ditugu: moztea, garbitzea, eskarmenatzea, kardatzea eta irutea. BiziKarder (artilea kardatzeko bizikleta) bizikletarekin egiten den lanaren erakustaldia eskainiko da eta zurezko ardazketa tradizionalaren teknika ikasiko dugu. Azkenik, artile irunarekin trikotatuko dugu. Mutur Beltzeko hariekin ehunduz esperimentatzeko aukera ere egongo da.
Lantegia Eta Puntu! taldearen baitan gertatuko da.