Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Euskal dantzaren, antzerkiaren eta inauterien berpizkundeen historia. Euskal eszena kulturala»

octubre 17 - noviembre 21

HELBURUAK

– Euskal kultura eszenikoaren berpizkunde nagusiak identifikatzea.

– Garai bakoitzean estetika, kudeaketa eta interes artistikoak nola eraldatu diren aztertzea.

– Euskal dantzaren, antzerkiaren eta inauterien berrikuntzak testuinguru historiko, politiko eta sozialarekin lotzea.

– Euskal nortasuna eszenaren bidez nola eraiki den aztertzea eta eztabaidatzea.

HIZKUNTZA

Euskara.

HARTZAILEAK

Ikastaro hau euskal dantzetan, euskal arte eszenikoetan eta kultura tradizionalaren berrirakurketa historiko-estetikoetan interesa duen edonori zuzenduta dago: dantzariak, irakasleak, ikertzaileak, sortzaile eszenikoak edo ikuspegi artistiko batetik euskal kultura ulertu nahi duen oro.

Ez da beharrezkoa euskal dantzen errepertorio tradizionala edo gaur egungo praktika koreografikoak aldez aurretik ezagutzea, izan ere, ikastaroan zehar azalduko dira bilakaera horiek, hainbat testuinguru historiko, estetiko eta performatiboetan sakonduz.

IRAKASLEA

Beñat Urrutia Pujana, dantzaria eta 2023tik DANTZERTI, Euskadiko arte eszeniko eta dantzako goi mailako eskolan irakaslea teoria eta historia departamentuan. 

IRAUPENA

15 ordu. 2025eko urriaren 17tik azaroaren 21era.

ANTOLATZAILEA

UNED-Bergara Ikastetxe Elkartua.

BABESLEA

Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila.

KOLABORATZAILEA

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA (PLAZA MUGATUAK)

https://euskaleszenakulturala.asmoz.org/eu/hasiera/

Local

Igartza Auzoa (Loinatz)
Beasain, Gipuzkoa 019 España