2025eko Euskal Dokumentalaren Astearen barne.
Mikel Erentxunen 40 urteko ibilbide musikala, bete dituen 60 urteak eta bere bikotekidearekin emandako 25 urteak aitzakia hutsa dira Estatuko panorama musikalean eragin handiena duten artistetako baten bizitza eta historia kontatzeko. Artistaren ibilbide profesionalaren eta bizitza pertsonalaren artean nabigatzea da film honen funtsa. Heriotzari eta, batez ere, denboraren iragaiteari dion beldurra onartzearen eraginez, Mikelek erabaki garrantzitsuak hartu behar izan ditu bere bizitzan.
Fitxa teknikoa: