Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Euskal Emakume Zinemagileak Zikloa 2024: «Nosotras, mujeres de Euskalduna»

diciembre 13, 2024

2024ko Euskal Emakume Zinemagileak Zikloaren barne.

Aurkezpena: Larraitz Zuazo

Araitz Euskalduna ontzioletako langile baten alaba da, eta buru-belarri ekingo dio Bilbon 1983 eta 1988 bitartean izaniko borrokaren memoria berreraikitzeari -horri esker lortu zuten, hain justu, ontziolak ez ixtea-. Horretarako, amaren ikuspegia eta oroitzapenak baliatzen ditu, bai eta Euskaldunako Emakumeen Asanbladan parte hartu zuten beste emakume batzuenak ere. Asanblada 1984an sortu zen, greban zeuden langileen alde.

Fitxa teknikoa: 

  • Zuzendaritza: Larraitz Zuazo
  • Gidoia: Larraitz Zuazo, Araitz Rodríguez
  • Urtea: 2016
  • Iraupena: 67 minutu
  • Antzezleak: Eva Cerrato, Loli García, Begoña Gutiérrez, Andrea Gutiérrez, Maribi Marañón, Yoli Rodríguez, Eli Zugaza
  • Ekoizpena: Zinebi. Vanesa Fernández Guerra, Patxi Azpillaga

 

 

Local

Kutxa Fundazioa Plaza (Tabakalera)
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España