Bideojoko bat egitea gustatuko litzaizuke? Ez dakizu programatzen eta diseinatzen? Ez dio axola, jakin ala ez, tailer honetan bideojoko oso bat zerotik sortzen ikasiko duzu, adimen artifiziala erabiliz: kodea eta grafikoak, musika eta narratiba…
Hainbat adibide egingo dira HTML edo PyGame bezalako lengoaietarako, joko errazak sortzeko tresna irisgarriak erabiliz, eta ondoren, konplexuagoa den bat garatuko da, % 100 AArekin gidatuz.
Ez duzu aurretiko esperientziarik behar, sortzeko eta ondo pasatzeko gogoa besterik ez.
Hizlariak: Enara Artetxe eta Jorge R. López Benito.
Norentzat
Tailer hau bideojokoekiko eta adimen artifizialarekiko jakin-mina duen edonorentzat pentsatuta dago, haien adina edo esperientzia-maila kontuan hartu gabe.
Bereziki honako hauei zuzenduta dago: aldez aurretik ezagutza teknikorik izan gabe beren lehen bideojokoa sortu nahi duten pertsonak; AA eta sormen digitalaren zale sutsuak; jolasa sortuz elkarrekin esperimentatu nahi duten gurasoak eta seme-alabak; AAk bere ideiak joko oso nola bihur ditzakeen ikusi nahi duten diseinu, arte edo musika zaleentzat.
Ez duzu programatzen, marrazten edo musika egiten jakin beharrik. Sortzen dibertitzeko gogoa besterik ez duzu behar.
Izena emateko
Ekitaldi hau 2025eko Euskal Encounterren programaren atal bat da. Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da. Izena eman dutenek eta lekua dutela esanez egiaztapena jaso dutenek baino ezingo dute parte hartu.