
Zomorro Studiok, Game Erauntsia Elkarteak, eta Uni Eibar-Ermua ikastetxeak Euskal Game Jam 3 topaketa aurkezten dute. Bideojoko sortzaile euskaldunak batzeko zein elkar ezagutzeko, euren abileziak agerian jartzeko eta harremanak sortzeko ekimena izango da.
48 orduko epean bideojoko bat sortzeari ekingo diote euskara hutsean egingo den hirugarren Game Jameko parte hartzaileek. Martxoaren 20an 18:00etan hasiko da sormen prozesua; bi egun ondoren, martxoaren 22an, proiektuak bukatuta eta itch.io plataforman argitaratuta eduki beharko dituzte.
Online zein aurrez aurrez parte hartzeko aukera egongo da. Eibarko UniEncounter ekimenarekin batera, Uni Eibar-Ermua zentroan egingo da aurrez aurreko ekimena.
Aurkeztutako bideojoko guztiak euskaraz egon beharko dira.
Izen ematea taldeka edo bakarka egin daiteke:
Informazio gehiago webgunean.