Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Euskal Herriko artzaintza: lurra, ardia, herria»

octubre 23 - noviembre 27

FORMAKUNTZAREN AURKEZPENA

UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolaturiko online eta doako formakuntza, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren babesarekin. Ikastaroa euskaraz emango da.

Ikastaro honetan Euskal Herriko artzaintza herrikoia ezagutuko dugu, gure lurreko baliabide naturalak modu jasangarrian aprobetxatuz eta bertako ardi arrazak baliatuz. Artzaintza herrikoiak ondare kultural eta biologiko aberatsa eskaintzen digu, kalitate handiko elikagaiak ekoizteko aukera ematen duena. Gaur egun ere, artzaintza herrikoia gure gastronomiaren eta paisaiaren oinarrietako bat izaten jarraitzen du.

HELBURUAK

– Euskal Herriko artzaintza herrikoia ezagutzea.

– Artzaintzaren historia eta garapena Euskal Herrian ulertzea.

– Bertako ardi arrazen ezaugarriak eta egokitzapena ikastea.

– Artzaintza ereduak ezagutzea: trastermitantzia, trashumantzia eta artzaintza estentsiboa.

– Baliabide naturalen kudeaketa jasangarriaren garrantziaz jabetzea.

– Artzaintzaren eta gastronomiaren arteko lotura ulertzea.

METODOLOGIA

Ikastaroak 15 ordu izango ditu. Batetik, 6 saio online egingo dira, eta bakoitzak 120 minutuko iraupena izango du. Saio bakoitzaren amaieran, etxean landu beharreko ariketa praktiko edo test bat luzatuko zaie ikasleei. Saio bakoitzean proposatutako etxekolanak, hurrengo saioa baino lehenago bidaliko dira (ikastaroaren plataforma erabiliz), eta irakasleak ebaluatu egingo ditu. Lan horietako bakoitza egiteko 30 minutuko dedikazioa aurreikusten da. Ikastaroaren azalpenak online bidezko zuzeneko bideokonferentzien, aurkezpenen eta ikus-entzunezko euskarrien bidez emango dira.

Ikastaroaren izaera dela eta, gomendagarria da online saioetan zuzenean aritzea. Nolanahi ere, hori ezinezkoa balitz, ikastaroaren martxa grabazioaren bidez jarraitu ahal izango da.

Local

Merkatu plaza (Elizondo)
Baztan, Navarra 050 España