ETA BIOKek aurrera jarraitzen du, oraingoan Nafarroan izango gara Maite Mutuberria eta Belatz aurrez aurre arituko dira beren lanaz, ibilbideaz eta prozesuez. Hitzordua irailaren 24an izango da 18:30etan Laba Elkartean (Gazteluko plaza, 2. Iruñea). Topaketa elkarteak Nafarroako Komiki Azokarekin aspaldidanik duen lankidetzaren parte da.