Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Euskal Kontsumitzaileen Estatutu Berria (apirilaren 27ko 4/2023 Legea): kontsumo jasangarriaren alde»

noviembre 12 - diciembre 17

FORMAKUNTZAREN AURKEZPENA

Ezin ukatu daiteke kontsumoa gizartearen ardatz nagusienetako bat dela. Ekonomia sustatzeaz gain, kontsumo justu eta jasangarri baten alde egiteak bizitza estilo propioa ere defini dezake.

Aldiz, guzti hau errealitate izan dadin, kontsumitzaile izanik guztiok, ezinbestekoa zaigu gure eskubideen eta betebeharren ezagutza jakina izatea. Horregatik, ikastaro honek kontsumoaren arloan murgiltzea izango du helburu, modu zabal eta zehatzean, Euskal Kontsumitzaileen Estatutu berria izanik ardatz.

HELBURUAK

– Kontsumoaren ezagutza, jasangarritasunaren eta justiziaren ikuspegitik.

– Euskal Kontsumitzaileen Estatutu berriaren azterketa.

– Kontsumitzaileen eskubide eta betebeharren analisi juridiko eta praktikoa honako eremuetan:

  • Abusuzko klausula eta komisioak banka eta aseguruetan.
  • Turismoa eta garraiobideak.
  • Erosketak.
  • Hornidurak.
  • Telefonia eta Internet.

UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolatutako doako online ikastaroa, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren babesarekin. 

Local

Kexaako Monumentu Multzoa – Arte Sakratuko Museoa
Aiara
Ayala/Aiara, Álava 010 España