Familientzako tallerrra Ivonne Villamil arista bisuala eta soinudunarekin.
Praktikaren bidez, Ivonne Villamil-ek soinu-paisaia ikertzen du zentzu zabalean, eta alderdi ez-entzungarriak aztertzen ditu, espezieen, fenomeno atmosferikoen eta planeta osoko soinu-unibertsoaren arteko elkarrekintzara hurbiltzeko. Horretarako, artearen, zientziaren, naturaren eta teknologiaren arteko elkarlanerako sare dinamiko eta esperimentalak sortzen ditu.
Villamil Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakaslea da.
Bere lan artistikoak eta bere ikerketek hainbat aintzatespen jaso dituzte nazioartean. Gaur egun, Bilboko Azkuna Zentroko (Alhondiga) artista egoiliarra da.
2023ko neguan, Ivone Villamilek ikerketa bat jarri zuen abian Tabakaleran, Arriskua izenburupean. Lan horrek irrati-maiztasunak, antenak eta Donostiako meteorologia aztertu zituen, eta Igeldoko Meteorologia Behatokiarekin harremanetan jarri zen. Behatoki hori mendi-tontorrean dago, eta giza hauskortasuna agerian uzten duten fenomeno paregabeak aztertzen dira handik.
Fenomeno natural horien azterketa, landa-grabazioak, ingurunera hurbiltzea eta arretaz entzutea partekatuko ditu Ivone Villamilek bertaratutako guztiekin, soinuen bidez esperimentatzeko, ikasteko eta dibertitzeko emanaldi parte-hartzaile batean.