Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Euskal liburutegi nazionala: iragana, oraina eta geroa»

julio 3

Informazioaren kudeaketa gero eta teknologikoagoa da; adimen artifiziala, datu-meatzaritza eta interfazeak bezalako terminoak gure eguneroko interakzioetan txertatu dira. Jardunaldi honetarako proposamena arlo emozionalera itzultzea da.

Zein da liburutegiek, artxiboek, museoek eta dokumentazio-zentroek hartzen duten espazio emozionala? Zergatik hunkitzen gara Sarajevoko liburutegi nazionalaren suntsipenaren aurrean? Are, zergatik bihurtu dira maiz liburutegi nazionalak eraso militarren xede? Zergatik gurtzen eta erasotzen dituzte kemen berberaz?

Euskararen lurraldeak ez du euskal liburutegirik, euskal kulturaren iragana eta geroa fisikoki jaso eta gordetzen duen egiturarik. Estatu espainiarreko liburutegi-sistema autonomikoen eraketarekin batera, liburutegi zentralak sortuz joan ziren, liburutegi nazionalen antzera, memoriaren eta identitatearen zaindariak. Gurean ez, ordea. Zergatik? Noizean behin ahots bat altxatzen da egiteke dagoen lana gogorarazteko. Gizarteak ez daki zergatik, eta guk, ba al dakigu? Horretaz guztiaz libreki hitz egin nahi da.

Jardunaldi hau UEUk eta ALDEEk lankidetzan antolatu dute.

Jardunaldiaren koordinatzailea: Oskia Agirre (ALDEEko idazkaria, UEUko kidea).

Nori zuzenduta

Informazio eta dokumentazioaren arloko profesionalak, euskalgintza eta kultura-munduko agenteak.

Local

Markeskoa jauregia
Eibar, Gipuzkoa 030 España