Euskal literaturaren eta ikusizko arteen inguruko ikerketa feminista eta queerrak ezagutaraztea eta topagune bat sortzea da jardunaldi honen asmoa. EHUko «Hariak. Literaturaren eta arteen inguruko ikerketa feministak» ikerketa-taldeak proposatutako jardunaldia da, eta bertako kideek azken urteotan egindako ikerketak plazaratuko dituzte bertan.
Diziplinarteko ikuspegi batetik, harremanetan jarriko dira hala ikusizko arteen inguruko ikerketa-bideak nola literaturaren ingurukoak. Euskal sorkuntza artistiko garaikidearen inguruko genealogia feministak eraikitzea izango du xede, horretarako metodologia berriak proposatuz (afektu eta emozioen inguruko ikerketak, espazioaren inguruko ikerketak, edo egiletzaren ingurukoak).
Hitzaldi laburrez gain, gogoeta eta hausnarketa kolektiborako tarteak izango dira jardunaldian zehar, obra eta egile zehatzez harantzago ikerbide feminista eta queerrez elkarrekin hausnartzeko.
Jardunaldi hau UEUk eta EHUko «Hariak. Literaturaren eta arteen inguruko ikerketa feministak» ikerketa-taldeak elkarlanean antolatu dute.
Helburuak
Nori zuzenduta