Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Euskal literatura eta itzulpena: profesionalentzako eta liburu zaleentzako eguna

abril 7

Euskal literaturaren eremuan garrantzi handia du itzulpenak, honi esker euskaraz sortu obra batzuek luzapen bat lortu dezaketelako Euskal Herritik at, edo munduko pentsamendua eta literatura unibertsalean euskaraz sartzea ahalbidetzen duelako.

Egun honen xedea da itzulpenaren nundik-norakoak molde osoan aipatzea: hizkuntzei lotutako testuingurua, itzulpenaren ezaugarri eta zenbakiak, arlo horretako antolaketa profesionala, argitaratzaile eta eragile bereziki publikoen politikak.

Hizlariak egitura hauetatik etorritakoak izanen dira: EHU unibertsitatea, EIZIE izultzaileen elkartea, Etxepare institutua, elkar liburu denda eta argitaletxea.

Eguna liburu munduan jarduten duen orori irekia da (liburuzain, liburu saltoki, argitaletxe, itzultzaile, idazle, ilustratzaile…), baita irakasle, unibertsitateko ikasle, kultur eragile eta elkartekide edo irakur klubetako irakurle direnei ere.

  • Hitzordua: Apirilaren 7a – Lurberri gela – Sara – 09:00-17:00.