XIX. mende erditik aitzina hasten dira argitaratzen Euskal literaturari buruzko lehen historia berezituak (Le Pays basque, Francisque Michel, 1857). Hastapenetik hona, lau garai nagusitan bana daitezke euskarazko sorkuntza eta itzulpenen sailkatzeko moldeak. Orain arteko euskal obren harrera hori aipatuko du Jon Casenave ikerleak, ikuspegi historiko eta historiografiko batetik.
Euskal literaturaren historialarien idatzi batzuen irakurketarekin, Pantxoa Etchegoin-en eskutik.