Datorren ikasturtean euskarazko literatura irakurri eta taldean solasteko asmorik baduzu? Hauxe da zure aukera!
Udako oporraldiaren ondoren, berriz jarriko da martxan Helduen Irakurle Taldea irailean. Miren Agur Meaberen Itzulerak liburua irakurriko dute eta egilearen bisita izango da irailaren 25ean, osteguna, 18:30ean Zestoako Liburutegian. Irekia izango da solasaldia; beraz, irakurle-taldean parte hartzen ez dutenek ere joateko aukera izango dute.
Irailetik aurrera taldean parte hartu nahi duenak ere izena emateko aukera du Zestoako Liburutegian bertan (abuztuan itxita egongo da, baina uztailaren 30era arte edo irailaren 1etik aurrera gerturatu daiteke liburutegira).
Euskarazko literatura irakurri eta, hilabetean behin, irakurritako liburuaren inguruko solasaldia egiten da taldean, Pako Aristi gidari dela. 16 urtetik gorako edonork parte har dezake taldean eta euskarazko literaturaz gozatzeko espazioa da. Urtean zehar bizpahiru idazleren bisita ere izaten da, haiekin hitz egiteko aukera irekiz.