Aritza Bergarak Euskal Mitologia eta izaki magikoak aurkeztuko dizkigu eta idazleak idatzitako euskal mitologia eta euskal kulturari buruzko liburuak ezagutzeko aukera izango dugu.
Programa:
16:30etan Aurkezpena Aritza Bergararen eskutik, pertsona guztiei zabaldutako gonbidapena.
17:15etan haurrekin bazatoz eskulantxo bat egiteko aukera izango duzu, mitologiako pertsonaiak eta eguzkiloreak sortuz.
Doako jarduera
Izen-ematea eta informazioa: online
Emaila: igartubeiti@gipuzkoa.eus
Telefonoa: 943 72 29 78