Mare Clausum Zikloaren bigarren hitzaldia Xabier Alberdi, Museoko zuzendari zientifikoak, emango du martxoaren 19an 19:00etan. Bertan gaur euskal zubiaren gaia landuko du, euskaldunek norgehiagoka ozeanikoetan izan duten papera aztertuz.
Historian zehar, ozeanoetako nagusitasunaren inguruko etengabeko gatazketan potentzia lehiakideek muga zorrotzak jartzen zizkieten itsas eta merkataritza harremanei. Hala ere, potentzia horiek hainbat ihesbide baimentzera eta, zenbaitetan, bultzatzera behartuta zeuden, beren politika ozeanikoak garatu ahal izateko nahita nahiezkoak zituzten harremanak posible egiten zituztenak.
Euskal Herriak eta bertako biztanleek mendeetan zehar nazioarteko itsas harreman horiek erraztu egin zituzten. Pisu estrategiko handia zuten salgaien zirkulazioa eta trukea ahalbidetzen zuen zubi modukoa osatzen zuten.
Zubi honen garrantzian barneratuko gara Euskal Itsas Museoak antolatutako hitzaldian, betiere Norena da itsasoa? galderari erantzuteko asmoz.