
Bagera Elkarteak antolatutako jardunaldi honetan, Iñaki Iurrebasoren Esnatu ala Hil liburuaren aurkezpena izango da eta euskararen egoeraren inguruko mahai-ingurua Idurre Eskisabel, Eider Saragueta eta Iñaki Iurrebaso hizlariekin, Irutxuloko Hitzak moderatua.
Euskararen normalizazio prozesuan azken hamarkadetan aurrerapauso garrantzitsuak eman diren arren, euskara eta euskal hiztunen komunitatea «larrialdi egoeran» dela ohartarazi dute Euskalgintzaren Kontseiluak eta beste hainbat eragilek. Testuinguru horretan, Euskara biharretik biharrera: erronkak, joerak eta etorkizuneko aukerak jardunaldia gogoeta eta eztabaidarako gune izango da, ikuspegi akademikoa, profesionala eta komunitarioa uztartuz.
Informazio gehiago eta izen-emateak: www.bagera.eus