Bizkaian kultura eta euskara sustatzeko duen konpromiso sendoari eutsiz, BBK-k programazio berezia prestatu du aurten maiatzean izango den Euskaraldiaren harira, “Elkar mugituz egingo dugu” lelopean.
BBK-k lurraldeko kultura-eragileekin batera behar egiten du euskal kulturan eta hizkuntzan arreta jarrita, funtsezkotzat jotzen baitu norberaren kulturarekiko ezagutza, errespetua eta harrotasuna indartzea, bereziki euskarazko kultura-sorkuntza eta -zabalkundea bultzatuz, hizkuntza baita identitate eta berezitasunaren funtsezko elementu bat.
Maiatzaren 22an, 10:00etan, Gaztea irratsaioaren emanaldia, euskal musikaren panoramako artista nagusien parte-hartzearekin.