Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Euskaraldia 2025: IBAN ZALDUA + IBIL BEDI: «Bihar, atzo, gaur, bihar»

mayo 22

“Bihar, atzo, gaur, bihar” irakurraldi musikatu bat da, zeinetan Ibil Bedi taldeak bere musikarekin lagunduko baitio Iban Zalduak sortutako ipuin bati. Kontakizun horretan, Ibil Bediren musikan bezala alegia, Euskal Herriaren iraganaren, egungo egoeraren eta etorkizuneko auzi jakin batzuk nahasten dira, kondairatik, entsegutik, (des)amodio istorioetatik eta zientzia-fikziotik edaten duten ildo narratiboetatik tiraka harilkatuko direnak.

Euskaraldia | Kulturaldia | Euskaraldiaren helburua hizkuntza portaerak euskarara erakartzea da, eta horri begirako komunikazioa, prestakuntza eta, oro har, pedagogia sozialaren lanketa. Komunikazioa ardatz duen eginkizun horrek herritar euskaltzale askoren aktibazioa eskatzen du. Haiek dira hurbiltasunetik, eta kasu askotan, urteetako lanak ematen dien esperientziatik, haien herrikideengan iristeko eta ilusioa sortarazteko aukera gehien dutenak. Euskaraldiaren dinamika indartzeko helburuz Gasteizen Kulturaldia antolatuko da, Euskaraldiak barne hartzen duen euskarazko kultur-ekimenen eskaintza. Kulturaldia martxotik maiatzera antolatuko da. Auzoz auzo Euskaraldia Batzordeek antolatzen dituzten ekimenak eta Gasteiz mailan eragile desberdinek Euskaraldiaren baitan antolatzen dituztenak uztartu, eta elkarrekin eskaintza kultural anitz bat bultzatzea du helburu, eta bide batez, Euskaraldiaren parte hartzea sustatuko duen lan komunikatiboa egitea.

Local

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España