Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Euskararen ‘erlojua’: aditz-aspektua» (online)

junio 10

Aditza perpausaren motorra da, baina, sarritan, erdaren kalkoen ondorioz, euskarak dituen ñabardurak galdu eta sistema «erraztu» eta kamuts bat erabiltzen da. Ikastaro honetan, bertze hizkuntzen interferentziez ohartu eta forma jatorrak «berreskuratzen» saiatuko dira parte-hartzaileak. Honako hauek landuko dira: puntukaritasuna vs ohitura, aspektu-jauzi okerrak, kalkoak, bazter utzitako forma jatorrak…

Irakaslea: Amaia Lasheras.

Noiz: 2026ko ekainaren 10ean.

Non: ZOOM plataforman.

Iraupena: 2 ordu.

Ordutegia: 16:30-18:30.

Prezioa:

  • EIZIEko bazkideak: doan (baina izena eman behar da).
  • Bazkide ez direnak: 30 euro.

Izena emateko azken eguna: 2026ko ekainaren 1a.

Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.

2026ko ekainaren 3an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

Izena eman

Local

Bergonda
Lantarón, Álava 902 España