2024an Galtzaundi Tolosaldeko euskaltzaleon elkarteak eta Altzoko kultura batzordeak antolatutako “Gure hizkuntzaren historiari buruzko ikastaroa” berriz ere eskainiko dugu, baina oraingoan Ttur-ttur euskaltzaleon bilgunearen eskutik. Bost saiok osatuko dute ikastaroa eta Haurtzaro ikastolako jantokiko goiko solairuan egingo dira saio guztiak, larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara. Hizkuntzalaritzan, historian zein soziolinguistikan adituak diren Borja Ariztimuño, Blanca Urgell, Haritz Azurmendi eta Goiatz Oiartzabalek emango dituzte saio dibulgatiboak eta amaitzeko, modu batera edo bestera euskalgintzan murgilduta dauden ahotsek borobilduko dute ikastaroa, mahai-inguru formatuan. Honakoa izango da ikastaroaren egitura (eskuorria deskargatzeko esteka):
Urriak 11: Jakin noiztik X. mendera.
Hizlaria: Borja Ariztimuño Lopez (Tolosa, 1986).
Urriak 25: Euskara, jalgi hadi kanpora, XI-XVIII. mendeak
Hizlaria, Blanca Urgell Lazaro (Gasteiz, 1962)
Azaroak 8: Euskararen Pizkundeak eta atzerakada berria 1800-1975.
Hizlaria: Haritz Azurmendi Arrue (Albiztur, 1991).
Azaroak 22: Euskalgintzaren berregituratzea eta indarberritzea, 1975-2023.
Hizlaria: Goiatz Oiartzabal Lakarra (Pasai Antxo, 1983).
Abenduak 13: “Nora goaz? Etorkizunera begira” mahai ingurua.
Moderatzaile: Irati Odriozola Zugarramurdi (Oiartzun, 1990).
Parte hartzaileak:
Idurre Eskisabel Larrañaga (Beasain, 1970).
Xan Aire Hasquet (Urepele, 1984)
Paula Kasares Corrales (Iruñea, 1969)
Jon Sarasua Maritxalar (Aretxabaleta, 1966).
Izena emateko argibideak
Epea: Izen-ematea irailaren 15etik 28ra.
Prezioa: Guztira 20 euro prezioa du ikastaroak.
Prozedura:
Online: Izena emateko “gonbidapena” hartu behar da online. Ordainketa transferentzia bitartez egin beharko da online izena ematen dutenek, honakoa adieraziz:
Kontzeptua: Izen-abizenak
Kontu korronte honetara: ES27 3035 0126 61 1260037425
Ondoren, ordainketaren ordainagiria bidali behar da oiartzun@tturttur.eus helbidera.
Presentzialki: Ttur-tturreko bulegoan edota bertako telefonora (943 260182) deituta.